| |
2001ko maiatzaren
23a
Orain dela 8 urte definitutako estrategiak, merkatuak
ugaritzea, produktu-gamarik ugaritu gabe eta, halaber, proiektu
berriak
ezartzea Txina, Amerika eta Indian, esate baterako, IRIZAR
GROUPi hazkundea ematen jarraitzen du.
Aurtengo, 2001eko,
lehenengo lauhilean, salmentak %22 hazi dira, 14.620 milioi
pzta (88 m euro) arte, iazko
epealdi bereko 11.990 milioi pzta.ren (72 m euro) aurrean.
Ormaiztegiko
plantatik iazko zifra berari eutsi zaio, 9220 milioi pzta
(55 m euro) eta beraz, Israelgo egoera
politikoak sorturiko jaitsiera, Italia, Irlanda, Suedia
eta Polonia bezalako herrialdeetako gorakada inportanteek
konpentsatzen dute.
Kanpoko proiektuetan zifra 5.400 milioi
pzta.ra (32'5 m euro) iritsi da, %100etik gorako igoera,
batez ere
Brasilen ekonomiak izan duen suspertzeagatik eta IRIZAR
MEXIKOren eten gabeko finkatzeagatik. |