| |
2002ko otsailaren
15a, ostirala
2001eko ekitaldian IRIZAR GROUPek 245 milioi €-ko (41.000
milioi pezeta) salmenta-zifra globala eskuratu zuen. Aurreko
urtearekiko %7ko hazkundea izan zuen (227 M €, 3.800
milioi pezeta).
Saldutako autobusetan, hazkundea %14koa izan
da, 2068 unitate guztira.
Alderik handienak hauek izan dira: IRIZAR
MÉXICO
% 120 hazi da jardunean daraman bigarren urte honetan;
IRIZAR BRASIL % 75 hazi da, real monetaren suspertzeak
lagunduta eta IRIZAR ORMAIZTEGI % 10 jaitsi da Israelgo
egoeragatik. IRIZAR lider da Israelen eta hango beherakada
Italiako, Hong Kongeko eta Irlandako merkatuen jokaera
onak leundu du.
IRIZARen 2001 ekitaldi on kontsideratzen
dugu, produktu izarra dugun Centuryaren hamargarren urtea
dugula kontuan
hartzen badugu, Espainian eta Europan arrakasta handia
izaten jarraitzen duen Centuryarena eta baita prestazioetan
iraultzaile den IRIZAR PB bezalako produktu bat merkaturatu
den urtea ere. |