| |
2002ko apirilaren
8a, Astelehena
IRIZAR GROUPek marokoar bazkidearekin akordioa lortu du,
DAFen inportatzaile den Kadiri taldearekin. Akordio horren
bidez IRIZAR GROUPek IRIZAR MAGHREBeko akzioen %100 eskuratuko
ditu. Orain arte %34 zituen.
Horri esker aurtengo apiril honetan
Century modeloa ekoizten hasiko dira eta Marokoko merkatuan
zabaltzen.
Guztira egin beharreko inbertsioa 8 M €-koa
da, akzioen erosketa eta merkaturatzeko eta Afrikako merkatuan
indartzeko
inbertsioak kontuan hartuz.
Merkatua Espainiatik joandako
turismoaren bidez oso ezaguna duten produktu baten zain egotea
eta VOLVO-MAROKOrekin
eta DAFen inportatzaile den DIMekin lortutako akordioek
azeleratu egin dute prozesua eta lehenengo 6 hilabeteetarako
baditugu eskariak.
Kudeaketaren nahiz produktuaren nahiz
banaketaren aldetik gauzatu den aldaketa garrantzitsu honi
esker IRIZARek Marokoko
autokarren merkatuan %40 berreskuratzea espero du eta produktu
lider batekin Afrikako merkatu osoan lan egin ahal izatea. |