IRIZAR PB-A PORTUGALGO MERKATUAN AURKEZTU DUGU.
   
 
2002ko apirilaren 17a, Asteazkena

IRIZARek PORTUGALgo merkatuan behin betiko sartzea erabaki du.

IRIZAR- PBa Europa mailan merkaturatu dugun momentua izan da merkatu honen ardura izango duen pertsona-lantalde bat izendatzeko aukeratu duguna. Lantalde horrek Espainiako merkatua bezain hurbiletik zainduko du Portugalgoa.

Joan den apirilaren 16an Porto hiri ederrean ezaugarri desberdinak zituzten IRIZAR PBaren hainbat unitate aurkeztu ziren sektoreko 80 enpresariren aurrean.

ALFANDEGAko lokaletan ibilgailuak agertu aurretik enpresari horiei IRIZAR GROUPen eta bere produktu-gamaren aurkezpena egin genien.

Bertan izan zirenek interes handia erakutsi zuten aurkezpenean eta IRIZARek sektorera dakartzan berrikuntzengatik pozik agertu ziren.

Aurreko sei hilabeteetan IRIZARek lan garrantzitsua egin du saldu osteko zerbitzu homologatua eskainiko duen sarea sortzen eta ezagutzen, bezeroek hurbileko laguntza teknikoa izan dezaten.
 
 
 
 itzuli