2002ko uztailaren
22a, astelehena.
Pasa dira dagoeneko 7 urte t´erdi Txinako Errepublikan
inbertsio proiektua hasi genuenetik, 1995.n hain zuzen.Urte
guzti hauetan zehar egindako lanak inbertsio-proiektu hau
errentagarri bakarrik ez, helburu garrantzitsuak ere lortzen
lagundu digu.
-Lehenik eta behin, IRIZAR marka ezaguna egin da Txinako
merkatuan, ez bakarrik gure sektorean, IRIZAR dago ahoz aho
mahai negoziazio guztietan, bezero asko eta asko IRIZAR produktu
berrien zai daude.
-IRIZAR, pertsonengan oinarrituriko proiektua
da eta TJ IRIZARrek pertsonak ditu, kudeaketa modeloa beregantzen
lortu dutenak, inmgurugiro kultural zail batean, beraz,
pertsona aproposak ditugu lehiakor izateko.
Urte hauetan zehar metatutako esperientziak enpresa-kultura
txinatarra ezagutzen eta bereganatzen lagundu digu, garrantzitsua,
gurea bezalakoa den sektore batean, Txinatar gobernuagatik
babestua eta bertako kideari %50-ko partizipazioa jartzea
behartzen du.Beraz, inbertsio proiektua Txinako Errepublikan
modu eraginkor eta etapetan banatutakoa izan da.
Pasa zen 2002-ko Ekainaren 13-an eta Tianjin-go aginte
gorenen laguntzarekin inbertsio-proiektuaren akordio sinadura
zeremoniari ekin zitzaion, kide berriekin batera.
Beraz, irteera eman zitzaion Txinako inbertsioen bigarren
txanpari, non gure helburua TJ IRIZAR sektoreko lehenak
izatea den, eta gure mugarririk garrantzitsuenetakoak hauek
direlarik:
Tianjin-eko Merkataritza Libreko gunera mugitu eta han
produkzio planta berri bat eraiki eta pertsonentzako baliabide
egokiak ezarri. 60.000 m2-ko lur-eremuan, konpainia mistoa
jabe, 15.000 m2-tako 3 lerrodun planta eraikiko da 2005.urterako
lortzea espero den produkzio bolumena 1000 autobusetakoa
da 2002. Abendurako instalazio berriak eraikiak egongo
dira.
Century eta Intercentury modeloen teknologiaren tranhsferentzia,
2002. Azaroaren bukatuko dena.Enpresa mistoak lujuzko modeloetatik
urbanoetara produktu gama izango du.
2003.urterako modelo urbano bat garatzea espero da eta
beste bat segmentu bajurako, 8 metro inguruko.
Kide berrien gehitzea, txinatar agintariek aukeratuak,
IRIZAR etorkizuneko kide bezala ikusten dutenak. Oraingo
kidea desagertu egiten da eta honen partizipazioa Tianjineko
Garraio Publikoaren Korporaziora pasatzen da. Beste bi
kideak, Merkataritza Libreko aktibitatea kudeatzen duen
Konpainia Mugatua eta Tianjineko Automobil Industria Taldeko
Konpainia Mugatua dira.Kapital gehikuntza 20 M USD-etakoa
da.
Azkenik, IRIZAR Txinako proiektuaren lider bezala, nere
erronka eta ilusiorik handiena IRIZAR epe luzean proiektu
arrakastatsu batean bihurtzea da.Horretarako, Hemendik
bi aipamen berezi egin nahi ditut.Bat, nere emazte Nerearentzat
bere baldintzagabeko laguntzagatik bizitzako arlo guztietan.Eta
bestetik, IRIZARreko pertsonei zuzen edo zeharkako laguntzagatik,
eta guztioi eskertu zuen sostengua ez bakarrik laneko ikuspuntutik
baizik eta giza eta pertsonal ikuspuntutik ere bai.