IRIZAR %15 hazi da 2002ko ekitaldian.
   
 
2003ko otsailare 24a, astelehena

IRIZAR GROUP 2002ko ekitaldian %15aren gainetik hazi da 281,4 Milioi eurotako fakturazioa lortuz (245 Milioi euro 2001ean).

2001.urtean kaleratu eta 2002.urtean soilik espainiar merkatuarentzat banatua izan den IRIZAR PB bere produktu berritzailearen arrakastak, bertan %20ean hazteko aukera eman dio nahiz eta merkatua %10 inguruan jaitsi izan. Aldiz, esportazio-merkatuetan matrikulazioak %15-20eko maila batean jaitsi dira eta bere eragina IRIZARen %13ko beherakadakoa izan da. Herrialde batzuetan hazi egin gara (Ingalaterra, Italia eta Grezia) eta beste batzuetan txikitu (Alemania, Frantzia eta Hong Kong).

IRIZAR GROUPen ekitaldi honen aspektu garrantzitsuenak bezala nabarmendu beharra daude: autobus eta autokarren irekitze- eta sarbide-mekanismoen fabrikatzaile den BODE-MASATSen partaidetza, behin gizartearen %100a lortu ondoren, %137ko hazkundea Marokon, %19koa IRIZAR MEXIKOn eta %12koa Sevillan kokaturiko eta autokar eta autobusetarako aire-girotze sistemen fabrikatzaile den Hispacolden.

IRIZAR GROUPetik 2002ko ekitaldian zehar 36 herrialdeetarako autokar-autobusak atera dira, guztira 2.248 unitaterekin (+-%9 2001ekiko) lehenengo hamar herrialdeak: Mexiko, Espainia, India, Italia, Brasil, Txile, Ingalaterra, Maroko, Txina eta Alemania izanik.

IRIZARek produkzio-leku ezberdinetan, 11 xasis fabrikatzailerekin partekatu du salmenta, sei garrantzitsuenak eta ordenean: Scania, Mercedes, MAN, ASHOK Leyland, Volvo eta Iveco izanik.

2003ko ekitaldirako aukerek, unitateetan 2.700-2.800 (%20-25 gehiago) autobusen salmenta eta 340-350 Milioi eurotako fakturazio bat adierazten digute, non, protagonismo nagusia IRIZAR ORMAIZTEGIk duen aurreko urteko azken hilabeteetan europar merkatuan IRIZAR PBaren irteeraren ondorio bezala.

Baita ere nabarmendu behar da aurten Txinako proiektua, aurreko urtarrilean hasitako lantegi berriaren jarduera eta Century modeloaren irteerarekin.
 
 itzuli