TJ IRIZAR INSTALAZIO BERRIEN INAUGURAZIO ZEREMONIA.
   
 
2003ko apirila 11a, ostirala

Aurreko asteazkenean, 2003ko Martxoak 26ean, TJ IRIZAR Instalazio Berrien Irekitze-Zeremonia jazo zen Tianjinen. Ekitaldiak, Tianjinen IRIZARek duen proiektu berriaren abiapuntua suposatu zuen eta Tianjingo Alderdi Komunistako Idazkaria eta Txina Herri Errepublikako Buro Politikoko partaide iraunkorra den Zhang Li Chang Jaunak nagusitua izan zen Eugenio Bregolat Espainiar Enbaxadorea eta Merkatal Kontseilariak, herrialdeko agintari eta IRIZARko pertsonekin batera.

Denak harrituta gelditu ziren IRIZARen instalazio berrien modernitatearengatik eta batez ere pertsonetan eta instalazio horietan fabrikaturiko Century produktuan irudikaturiko enpresaren imajinarengatik.

Ekitaldiak eragin handia izan zuen prentsan eta telebistan.

Aurrez, Nissan xasisaren gain eginiko lehenengo Century sorta entregatu zen Txina hegoalderako, zehazki Guangxi probintziako Wuzhou herrirako. Bezeroa oso pozik gelditu da ez bakarrik produktuarekin baita TJ IRIZARko pertsonekin ere eta Urrian 15 unitatetako sorta batekin erosketa errepikatzea itxaro du.

Azkenik,azpimarratu, Txinan dagoeneko eginiko Century modeloa, Shanghaiko BUSWORLD azokan aurkeztua izan zela Martxoak 20tik 22rako astean TJ IRIZARen standean.
 
 
Irizarko pertsonak Tinajingo Alderdi Komunistako Idazkaria Zhang Li Chang eta Tianjinen Espainiar Enbaxadore den Eugenio Bregolatekin IRIZAR TJgo instalazioetan.
Zhang Li Chang Jauna,Tianjingo Alderdi Komunistako Idazkaria, IRIZAR TJgo pertsonak agurtzen.
 
IRIZAR TJ instalazio berriko bukaera gunea.
 
IRIZAR TJ instalazio berriko entrega gunea.
IRIZAR TJ instalazio berriaren kanpoko bista.
 
 iztuli