Skip to main content


Irizar i6S Efficient H2 FCEVren belaunaldi berria martxan, egoera errealean eta bidaiariekin


    • Ibilgailua Madrilen dabil ekainean eta uztailean, Alsaren eskutik
    • Hidrogeno autokarraren belaunaldi berri honek 190 kW-ko Bosch erregai pila bat dauka.
    • Homologazio probak ondo gainditu ondoren, ibilgailu berri hau aurtengo maiatzean aurkeztu zen, SHYNE Spanish Hydrogen Network-en batzar nagusiaren esparruan.

     

    Hidrogenozko ibilgailuaren bigarren belaunaldia, Europako zero emisioko lehen H2 autokarra, joan den ekainetik dabil martxan benetako baldintzetan, Madrilgo garraio partzuergoaren hainbat lineatan. Ibilgailuak 69 bidaiarirentzako edukiera du eserita eta beste 18 bidaiarirentzako zutik. Hiriarteko ibilbide zailetan eta distantzia luzekoetan probatu da, eta mota guztietako aplikazioetarako apustu jasangarri, eraginkor eta fidagarri gisa berretsi da.

Modelo berriak hobekuntza nabarmenak ditu aurreko bertsioarekin alderatuta, eta horien artean maletategi eta bidaiari ahalmen handiagoa, autonomia handiagoa eta pisu txikiagoa nabarmentzen dira.

Autokarrak 190 kW-ko hidrogenozko Bosch erregai pila bat eta distantzia ertain eta luzeko eragiketetarako diseinatutako propultsio elektrikoko sistema bat ditu, 10-15 minutu inguruko karga denborak eta  1000 km-tik gorako autonomia ahalbidetzen dituena. Diesel ibilgailu konbentzionalen pareko prestazio eta atributu komertzialak ditu, eta 2027ko lehen erdian eskuragarri egongo da ekoizpenean sartzeko.

Ibilgailu horren lehen belaunaldia 2023. urtearen amaieran aurkeztu zen Busworlden, eta arrakastaz egin zuen 2.500 kilometroko ibilbidea Ormaiztegitik (Irizarren egoitza) Briançonera, Frantziako Alpeetan. Europan hidrogenozko autokar batek orain arte egindako distantziarik handiena zeharkatu zuen,  lorpen historikoa egungo mugikortasun iraunkorrean.

Ibilgailu berri honek Irizarrek bidaiarien garraioa deskarbonizatzeko bidean askotariko energia soluzioen alde egindako apustu irmoa islatzen du, baita mugikortasun jasangarri eta eraginkor baterantz aurrera egiteko duen asmo sendoa ere.